Bueltan da Trumans taldea. Urtarrilaren 27an eskaini zuten Elgetan aro berri bati hasiera emango dion lehen kontzertua. Taldea osatzen dute Cristian Coello eta Gorka Aranbarri arrasatearrek eta Beñat Elorza oñatiarrak. Gainera, Coellok Olatz Ugarterekin abesti famatuen bertsioak ere jo izan ditu. Beste musika talde bat martxan hasi da Debagoienean eta hori jaso gura izan du Goiena telebistak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.