San Blas eguna, Santa Ageda eguna... Hainbat ospakizunen asteburua izan da pasa dena, eta hala izan da Debagoienean ere. Ekintza ugari egin dira herrietan, baina batik bat kintoek izan dute garrantzia. Eskoriatzan eta Aretxabaletan, esate baterako, hutsik egin gabe aritu dira egubakoitzetik domekara arte baserrietan eta kaleetan kantu eskean. Aramaion eta Arrasaten, berriz, Santa Ageda bezperan egin dute batzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.