HEMEN DEBAGOIENA

Jon Garate: "Belarreko tontorrean aterata dago argazkia; lehenengo elurrak hasita zeudela"

Neguko lehen elurtea iritsi bezain laster deitu zuen GOIENAk Elurretako Argazkien Lehiaketa. 120 argazki heldu dira, eta lehiaketak baditu irabazleak. Epaimahaiaren saria Oñatira joan da; Jon Garatek ateratako Aloña, Belar menditik argazkiak jaso du. Publikoaren saria, berriz, Jon Cano aretxabaletarraren Arbe argazkiak eraman du, botoen %23,3 jasota. GOIENAko Internet saileko arduradun Mirari Altubek eman ditu xehetasun gehiago. Jasotako argazki guztiekin bideo bat egin du GOIENAk.

Jon Garate Soraluze jatetxeko sariarekin.

Jon Cano Intersport Loramendik emandako saria jaso berritan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.