Sariak sei dira, eta 3.000 euro baino gehiago banatuko ditu Euspot lehiaketak. Egitekoa da gehienez ere 30 segundoko iragarkiak sortzea. Lanak aurkezteko azken eguna, maiatzaren 29a. Argibide gehiago, Euspot.eus atari digitalean aurki daitekez.
Euspot lehiaketa martxan da. 12. edizioa da honezkero, eta aurtengo gaia da Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut. Babesle nagusia ZTBP 2030 da, eta helburua da gazteen artean euskara eta sormena bultzatzearekin batera bokazio zientifikoak eta teknikoak sustatzea. Hemen Debagoiena saioan izan dira Euspot lehiaketako antolakuntzako kide Gorka Zubizarreta eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatu Cristina Uriarte.
Sariak sei dira, eta 3.000 euro baino gehiago banatuko ditu Euspot lehiaketak. Egitekoa da gehienez ere 30 segundoko iragarkiak sortzea. Lanak aurkezteko azken eguna, maiatzaren 29a. Argibide gehiago, Euspot.eus atari digitalean aurki daitekez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.