Bosgarren urteurrena bete ondoren, 1.080 euroko gutxieneko erretiroa aldarrikatu dute pentsiodunek

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko urt. 16a, 15:51

Bosgarren urteurrena bete zuten atzo pentsiodunek borrokan, eta gaur, beste astelehen batez elkartu dira pentsio duinen alde lanean jarraitzeko. Lehen mobilizazioa 2018ko urtarrilaren 15ean izan zen, Fatima Bañezen gutunak hautsak harrotu eta gero. Debagoienean, herri guztietan elkartu dira eta Oñatin, adibidez urtemuga gogoratu nahi izan dute manifestu bat irakurriz. Elkarretaratzea bertso batzuk abestuz amaitu dute.

Mobilizazioetan orain arte lortu dituzten lorpenak aldarrikatu dituzte, besteak beste, Alderdi Popularraren Erreformak ezarritako %0,25eko igoera indargabetzea, pentsioen sistema publikoa bideragarria dela erakustea eta pentsioak erdira murriztu nahi zituzten erabakiak hartzea geldiaraztea. Aurrerantzean, borrokan jarraituko dute gutxieneko erretiroa 1.080 eurokoa izateko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak