Gasolinaren eta dieselaren prezioak gora, Espainiako Gobernuaren deskontua amaitu ondoren

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko urt. 13a, 15:44

Espainiako Gobernuak eta Errepideko Garraioen Batzorde Nazionalak adostu zuten erregai litroko 20 zentimoko  beherapena, urte amaieran bukatu zen gidari partikularrentzat. Garraiolariek eta lehen sektoreko hainbat kolektibok, apirilerarte hogei zentimoko beherapena edukitzen jarraituko dute, eta apirilean hamar zentimora jaitsiko da deskontua.

Argazkia guztiz aldatu da azken bi asteetan Debagoieneko gasolindegietan. Orain dela bi aste, urte amaieran, gidari asko izan ziren erregai litroko hogei zentimoko beherapena aprobetxatzera gerturatu zirenak. Urte berriarekin bat, deskontua amaitu da, eta egoera bestelakoa da. Gasolina litroaren prezioa %17 garestitu da dieselarena ere %15ean igo da. Errealitate berri honen aurrean, herritarrak kexu dira eta gasolindegietako arduradunek ez diote zentzurik topatzen litroko hogei zentimoko beherapenari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak