Derbi handia jokatuko da domekan Ibarra futbol zelaian. Aretxabaleta eta Bergara nor baino nor gehiago arituko dira, Jubeniletako Euskal Ligako lidertzaren bila. Hamasei jardunaldietan, aretxabaletarrek hamaika garaipen pilatu dituzte, eta bergararrek hamar. Partidu handi honen atarian, UDAko entrenatzailea den Igor Altuberekin eta Bergarakoa den Iñaki Mardarasekin egon gara, nola dauden jakiteko eta domekara begira dituzten sentsazioak gertutik ezagutzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.