Gipuzkoan zazpi harrera-familia behar dira lehenbailehen

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urt. 11a, 12:35

4-13 urte bitarteko zazpi gaztetxo dira eta gaur gaurkoz Diputazioaren harrera-etxeetan bizi dira. Senide biologikoekin lotura galde barik, familia baten berotasuna behar dute, eta harrera hori egiteko gertu dauden familien bila deialdia egin du Diputazioak. Diputazioko Familia Harrera eta Adopzioko atalburu Jose Mari Lezana eta harrera-ama den Lorea Kortabarria arrasatearra izan dira Hemen Debagoiena saioan.

Harrera-programaren inguruko xehetasunak eman ditu Lezanak, eta bere esperientziaren berri eman du Kortabarriak. Hain zuzen ere, lau bat urte dira Naroa alaba Kortabarriaren familiara heldu zela. Inoiz hartu duen erabakirik onena izan dela azaldu du arrasatearrak eta gizartean nagusi diren hainbat uste oker gezurtatzen ditu.

Gaur gaurkoz 26 haur bizi dira Debagoieneko harrera-familietan. Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du harrera-familien programa, eta jakinarazi badute ere lurraldean 73 adingabe daudela familia baten zain dauden zazpi neska-mutikoren kasua bereziki premiazkoa dela esan dute.

Gipuzkoako harrera-programak 33 urte bete ditu, eta une honetan 403 haur eta gazte bizi dira 350 harrera-familietan. Familia interesatuek hainbat bide dituzte harrera-programaren arduradunengana heltzeko: familiaharrera@gipuzkoa.eus edo 943 11 25 22.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak