Espainiako Gobernuak oinarrizko elikagaiei BEZa kenduko die sei hilabetez

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 28a, 14:33

Inflazioaren ondorioak arintzeko beste urrats bat egin du, eta laguntza sorta bat onartu du. Erosketa saskiaren prezioa murriztea da asmoa, eta elikagaienean ez ezik, etxebizitzaren, garraioaren eta erregaiaren arloan ere hartu dituzte neurriak.

Erosketa saskiari dagokionez, egun, %4ko zerga dute arrautzek, barazkiek, frutek, lekaleek, ogiak, gaztak eta esnekiek, baina aurrerantzean ez dute BEZik izango. Horrez gain, olioari eta pastari dagokionez, %10etik %5era jaitsiko dute, eta %10ean mantenduko da, berriz, arrainaren, jogurtaren, botilako uraren, kafearen eta kontserben zerga.

27.000 euro baino gutxiagoko diru sarrerak dituzten familiei gainera, 200 euroko txeke bat emango die Espainiako Gobernuak, duten ondarea 75.000 eurotik gorakoa ez bada behintzat, eta elikagaien industriarako ere laguntzak iragarri ditu, ongarrien prezioen igoerari aurre egiteko. Hala ere, herritar batzuentzat neurri hauek ez dira nahikoak.

Etxebizitza eta garraioa

Elikagaietan ez ezik, etxebizitzan ere jarri dute arreta. Alokairu berrien prezioak izoztu egingo dituzte urte erdiz, eta dekretu berriak etxegabetzeak egiteko debekua ere luzatu du beste sei hilabetez.

Garraioan, hirikoan, autobusetan eta metroan, Espainiako Gobernuak %50eko beherapenari eutsiko dio. Laguntzaren %30 berak ordainduko du, eta %20 tokiko erakundeek.

Hala ere, badira indargabetu dituen neurri batzuk ere, kendu egingo baitu martxotik indarrean izan den erregai litroko 20 zentimoko hobaria, garraiolari profesionalentzat eta lehen sektoreko langileentzat izan ezik. Erosketa saskian laguntzeko neurrien bidez konpentsatu nahi izan baitu erregaien hobarien amaiera hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak