Mendi elkarteen oraina eta batez ere etorkizuna. Antzuolako Arrola Mendizale Elkarteak jarri du gaia mahai gainean aurreko astean egindako mahai-inguru batean, eta elkartu ditu horretarako bailarako beste bost mendi taldetako ordezkariak –Aramaio, Arrasate, Bergara, Elgeta, eta Oñati–, eta baita ere Gipuzkoako Mendi Federazioko kide bat. Erronkak asko dira. Horiei nola heldu da kontua. Arrola Mendizale Elkarteko Onintza Legorburu izan da Hemen Debagoiena saioan mahai-inguruak emandakoak azaltzen, eta baita ere 50. urteurreneko ekitaldien balorazioa egiten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.