ALBISTEAK

Gabonetako Futbol Txapelketa abenduaren 29 eta 30ean jokatuko da Ibarra futbol zelaian

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abe. 14a, 16:14

Realeko emakumezkoen futbol arduraduna Garbiñe Etxeberria, Aretxabaletako kirol zinegotzia Koldo Zubillaga, Arizmendi Ikastolako Almen guneko zuzendaria Nagore Iraola eta Arizmendi Kirol Elkarteko kidea Urtzi Amiano batu dira, gaur, Ibarra kiroldegian, beste hainbat ordezkarirekin batera, abenduaren 29an eta 30ean Aretxabaletan jokatuko den Gabonetako nesken futbol txapelketaren berri emateko. Abenduaren 29an eta 30ean izango da hitzordua, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.

Aurtengoa, hamazazpigarren edizioa izango da, eta aurten ere Ibarra futbol zelaian egingo da futbol txapelketa. "Labur esanda, Abenduaren 29an, 400 neska, 24 talde, 78 partidu, eta abenduaren 30ean, berriz, hiru taldeen arteko txapelketa. Helburua, ahalik eta hobeen pasatzea eta neskak zoriontsu izatea", adierazi du Urtzi Amianok, Arizmendi Kirol Elkarteko arduradunak.

Debagoiena bailarako ekimen bat izanda, bailarako talde guztiek hartuko dute parte, hala ere, horiek ez ezik bailaratik kanpo beste talde batzuk ere etorri ohi dira: GoierriGorri, Tolosa, Lagunonak, Anaitasuna, Atletico Lince. Lau maila arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hiru mailetan zortziko futbol txapelketa egingo da, eta senior mailan futbol hamaikako goi mailako hiru talderen arteko bat jokatuko da.

Abenduaren 30ean, hiru talderen artekoa

Senior mailan Reala, Atletico Lince (Valladolid) eta bailarako selekzioa izango dira, hau da, Bergara, Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Aretxabaletako neskek osatzen duten Debagoieneko selekzioa arituko da. Hiru taldeen artekoa, 10:30ean hasiko da. "Berritasun gisa, Valladolidetik datorrela talde bat parte hartzera, beraiek eskatuta, gainera. Ikusi dute zenbat urte jarraian antolatu dugun txapelketa, eta horregatik datoz…", adierazi du Amianok.

Emakumezkoen Futbol Txapelketa hau antolatzearen arrazoi nagusietako bat bailarako neskak kirola egin dezaten motibatzea da. Debagoienan neska askok egiten du futbolean eta txapelketa hau Euskal Herriko futbolari onenekin jokatzeko aukera paregabea dela adierazi dute prentsaurrekoan. Honetaz gain, bailarako txapelketa den neurrian, beste herrietako kirol elkarteekin harremanak sustatzea ere badu helburu.

Egitasmoa indarra hartzen

"Gipuzkoan, lehenengo nesken futbol txapelketa izan zen Gabonetakoa. Lehen taldeen atzetik ibiltzen ginen, baina, aurten jendea kanpoan geratu da; 24 talderentzat lekua dugu, eta, hiru talderen artekoan hiru talderentzat… Ezezkoak ematen ari gara, beraz, indarra hartzen ari den seinale".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak