HEMEN DEBAGOIENA

Beñat Gaztelurrutia: "Aurreko bi urteak ez dira errazak izan; aurten, Durangoko Azoka bete-bete bat ikusiko dugu"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 1a, 10:02

Durangoko Azokak hilaren 7an zabalduko ditu ateak. Bost egunez 248 erakusmahai eta 930 kultura nobedade izango dira bertan, eta horrekin batera 250 kultura ekitaldi baino gehiago. Azoka, aurten, ohiko formatua eta pandemia aurreko kopuruak berreskuratuko ditu eta online denda mantenduko du. Katalogoa kontsulta daiteke dagoeneko durangokoazoka.eus atarian. Bertaratzeko deia egin du Gerediaga elkarteko koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak. Goiena Komunikazio Taldea ere bertan izango da; Azoka TB-tik egingo du gertatzen denaren kontakizuna bete urte batez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak