Gipuzkoako Elikagaien Bankuak elikagaien bilketa handia egin du asteburuan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko aza. 28a, 15:44

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Elikagaien Bilketa Handia egin du pasaden asteburuan. Bailarako supermerkatuetan ere jarri zituzten bilketa guneak era guztietako jakiak nahiz produktuak biltzeko. Halaber, bonu bidez laguntzeko aukera ere egon da. Modu horretara, diru horren truke beharraren arabera hartzen dituzte elikagaiak supermerkatutik.

Gipuzkoako Elikagaien Bankutik adierazi dute aurten inoiz baino premia handiagoa egon dela bilketa egiteko, aurreko urtean bildutakoa gastatzen joan baita eta apalategiak hutsik geratzen ari baitira.

Beharra duenaren profila ere aldatu egin dela kontatu du Harreman elkarteko kide Andoni Uribetxeberriak: "Azken urtean hazi egin da Elikagai Bankura jo duten debagoiendarren kopura; hasieran etorkinak ziren behar hori zutenak; orain, ordea, profila aldatu egin da eta bertako familia askok du beharra".

Debagoienean ere hazi egin da eskari kopurua. 2021ean 1.229 pertsonak eskatu zuten laguntza. Hortik, 1.131 dira pertsona nagusiak; 98 aldiz, hiru urtetik beherako haurrak. Diotenez, geroz eta gehiago dira adin txikikoak eta horiek dituzten beharrak asetzeko geroz eta zailtasun handiagoak dituzte.

Hala ere, bilketaren datuak jakin aurretik, itxaropentsu agertu dira bolondresak herritarrak laguntza emateko prest ikusi dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak