Debagoieneko herri ia denetan egongo dira bilketa puntuak gaur eta bihar. Elikagai Bankutik azukrea, hauts txokolatea, kontserbak, umeendako janaria, pardelak, olioa, eta gailetak lehenesteko eskatu dute, eta ahal bada produktuak emateko bonuak baino prezioen etengabeko igoerarengatik.