Eusko Alderdi Jeltzaleko ordezkarien esanetan aukeraketa "nahieran eta nagusikeriaz" egingo luke EH Bilduk. Mank0munitateko teknikari hori koalizio horren zeregin politikoa bideratu duen pertsonatzat daukate, eta finantza teknikari postuan jarraitu beharko luke, haien ustez.
Gainera, Mankomunitateko langileen artean EH Bilduren erabakiak "ezinegona eta giro nahasia" sortu duela aipatu dute, eta "babesa eta begirunea" adierazi diete aferagatik kaltetuak izaten ari direnei.
Ondorioz, Mankomunitatearen gidaritza daramaten Maite Anton eta Garazi Larreari, Oñatiko eta Antzuolako udaletako zinegotziei, nagusikeriaz jokatzeari uzteko eskatu diete, horrek "etorkizunerako ikusmolde politiko jakin bat" inposatuko lukeelako. EAJren esanetan, ez dago Zerbitzu orokorretako teknikari baten beharrik, eta ez dago justifikatuta postu horrek udalerriei ekarriko lieken gainkostua.