Arizmendi ikastolak Lapurdiko Ametza ikastolaren aldeko elkartasun festa antolatu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko aza. 23a, 09:13

Hiriburuko Ametza ikastolan berogailu eta ur berorik gabe daude astelehenetik. Gas hornidura kontratua berritzerakoan urteko 6.000 euroko faktura 40.000ra garestitu diete, eta kopuru hori ezin ordainduko dutela ikusita, kontratua etetea beste irtenbiderik ez dute ikusi oraingoz. Egoera ikusita, Arizmendi ikastolak elkartasun festa iragarri du eguenerako eta egubakoitzerako. Arizmendi ikastolako Bazarako arduradun Iñaki Gonzalez Pagaldai eta Ametza ikastolako lehendakari Joelle Eyherabide izan dira Hemen Debagoiena saioan.

Elkartasun festak Herriak berotuko du Ametza du izena. Eguenean Arrasaten egingo dute–Musakolako San Isidron, Arimazubin, Maiatzak 1 plazan eta Arotza plazan–, 17:00etan. Egubakoitzean Aretxabaletaren eta Eskoriatzaren txanda izango da; Durana kalean eta Fernando Eskoriatza plazan izango dira hurrenez hurren, 17:30ean.

Gaztaina-erre salmenta egingo dute eta horrekin batera ikasleek sortutako hostoak salduko dituzte jendeak hosto horien truke diru-ekarpenak egin ditzan. Helburua da poliki-poliki ametz bat hostoz janztea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak