Bi herrietako ikastetxeetan ari dira EKKO programa garatzen. LH5-LH6 mailetako ikasleekin eta haien gurasoekin ari dira. Elkarlan ariketa handi baten emaitza da programa; izan ere, egitasmoko parte dira bi herrietako ikastetxeak, Mondragon Unibertsitatea, UDA edo Aretxabaleta Kirol Elkartea, San Juan de Dios ospitalea eta bi udalak. Orain, inklusioa/ilusioa egitaraua aurkeztu dute. Azaroaren 30etik abenduaren 17ra bitartean lau mahai-inguru eta kirol jarduera bat egingo dituzte. Zabalik da izen-ematea kirol jardueretako hemen. Mahai-inguruetan parte hartzea librea da.
Aretxabaletako eta Eskoriatzako udal teknikariak dira Maider Etxaniz eta Myriam Beltran de Heredia; Etxaniz Gazteria teknikaria da eta Beltran de Heredia Adikzioen Prebentziorako teknikaria. EKKO programaren ingurukoak eta aurkeztu berri duten inklusioa/ilusioa egitarauari buruzko xehetasunak eman dituzte.