Guztira, 293 korrikalari eta hamar patinatzaile iritsi ziren Boulevardeko helmugara Behobia-Donostia lasterketan. Korrika, Mikel Velasco Uribe arrasatearra izan zen garaile gizonezkoetan (1:09:47), eta emakumezkoetan, Ainhoa Aramburu Pinillos (1:24:12). Patinetan, berriz, bergararrak gailendu ziren. Joxu Arana Oregi izan zen bailarako azkarrena gizonezkoetan (0:40:08), eta andrazkoetan denbora berdina egin zuten Maddi Mujika Arrizabalagak eta Oihana Unamuno Elgarrestak (0:47:13).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.