Dokumentalean Tokikom osatzen duten euskarazko toki komunikabideek orain arte egindako ibilbidea kontatzen da, zuzenean parte hartutako lekukoen azalpenen bitartez. Eta horien artean badira debagoiendarrak ere. Besteak beste, Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari arrasatearra da hizlarietako bat, baita Inazio Arregi Tokikomeko lehen zuzendari oñatiarra ere eta Iban Arantzabal egungo lehendakari elgetarra.