ALBISTEAK

Euskaraldia aurkezteko ekitaldiek debagoiendar ugari batu dituzte

Maider Arregi 2022ko aza. 7a, 14:42

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldian, dozenaka herritar batu ziren zapatuan Oñatiko plazan. Poesiak eta musikak ez zuten hutsik egin; ezta ere zenbait herritarren konpromisoak ere, hainbat izan baitziren aurkezpenean batutakoak.

Hilaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da Euskaraldia, eta, ohi den moduan, protagonista izango dira ahobizi eta belarriprest rolak. Dena den, aurten, berezitasun bat erantsi diote Oñatikoari, Maddi Txintxurreta dinamizatzaileak adierazi duenez.

Bestetik, atzo domeka, Aretxabaletarrak, eskoriatzarrak eta gatzagarrak ere bat egin zuten Euskaraldiarekin. Hala, Euskaraldiaren etorrera girotzeko Aretxabaletatik eta Eskoriatzatik abiatuta 60 bat lagun joan ziren atzo goizean, Leintz Gatzagara; eguraldia lagun, gozatu egin zuten ibilaldiarekin. Gatzagarrek harrera beroa egin zieten eta argazkia atera ostean kantuan ere egin zuten elkarrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak