Matia fundazioaren Mugabe programaren lanari jarraipena emanaz, pertsona nagusien topagune izateko sortu zen Goienagusi, helburu hauekin:
- Ezagutzak zanbaltzea
- Gaitasun intelektualak trebatzea
- Aisialdiaz gozatze
- Osasun fisikoa eta psikikoa zaintzea
- Lagun arteko harremanak sustatzea
Gaurko ospakizunean Goienagusiko kide eta bazkideek –63rekin hasi eta gaur egun 215 bazkide dira– eta erakundeetako ordezkariek hartu dute parte. Debagoieneko hainbat alkate eta udal ordezkari ere izan dira bertan, eta hitza hartu dutenen artean egon dira Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea, eta Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.
Ekitaldian hamar urteon errepasoa egin dute, eta orain arteko presidenteak omendu dituzte: Mañoli Ezenarro, Jose Mari Eraña, Bixente Zugasti, Begoña Markaide, Belen Arrondo, Matilde Sainz eta Lidia Fernandez de Luko.
Goienagusik askotariko ekintzak antolatzen ditu urtean zehar: hitzaldiak, irteerak mendira eta kontzertuetara, baita bisita kulturalak ere... Hitzaldi gehienak Arrasaten eta Bergaran izaten diren arren, bailara ikuspegia duen elkartea da Goienagusi, eta eskualde osoan egiten dituzte ekintzak.