Dolu perinatalari buruzko hitzaldia egin zuten atzo, Arrasaten, Ekin Emakumeak taldeak antolatuta. Dolu laguntzaile Eider Otxoa aretxabaletarrak egin zuen berba. Esku Hutsik elkarteko kide ere bada, eta hilda jaiotzen diren haurren inguruan dauden hutsuneez zein familiek egin beharreko dolu prozesuan laguntzeko eman beharreko urratsez aritu zen. Tramite burokratikoak arintzeko, Osakidetzan protokolo bateratua lantzeko, profesionalei formakuntza egokia emateko edota familiei eman beharreko arreta hobetzeko eskaera egin zuen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.