Goienagusik ekin dio ikasturte berriari. Lehen hiruhilekorako hamazazpi hitzaldi eta askotariko tailerrak, ikastaroak, irteerak eta mendi txangoak iragarri dituzte. Gainerakoan, nobedade handiak datoz elkartean; zuzendaritza berria, lan batzorde gehiago, Oñatira zabaltzeko erronka, eta zabalkundean eragiteko Goienagusi.eus webgune berria bazkideendako Intranet eta guzti. Horrekin batera urriaren 26rako iragarri dute elkartearen X. urteurreneko ekitaldia. Elkarteko presidente berria da Rosa Urreta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.