Karoi 2022, Debagoienako Antzerki Jaialdia, aurkeztu du DAPek

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko urr. 13a, 16:22

Urriaren 23tik azaroaren 26ra bitartean egingo da Debagoieneko Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa hainbat herritan –Antzuola, Aramaio, Eskoriatza eta Oñati–. Egitarau zabala prestatu dute Debagoieneko Antzerki Plataformakoek hainbat lekutara antzerkia zabaltzeko asmoz.  

"Antzerki jaialdi bat izateko beharretik" jaiotako herri ekimena da, antzerkiak duen batzeko gaitasuna funtsean hartuz. Haien helburua da Debagoiena osoa batzea; horretarako, ekimen ezberdinak antolatu dituzten hainbat herritan, Antzuola egoitza nagusia izanik.  Dituzten asmoen berri Amaia Castañedak eman du: "Horren bidez bailara osoan zehar dauden erronkak mahai gainean jartzea eta elkarrekin horiei erantzuteko bideak topatzea. Eta horretarako bide izatea antzerkia".

Ez dute nahi Karoi 2022k bakarrik antzerki formatua izatea edota parte-hartzaileek ikusle rola. Horregatik, orotariko ekintzak dituen egitarau zabala prestatu dute.

Egitaraua

Hona hemen egingo diren ekintza batzuk herriz herri:

Eskoriatza

Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi antzezlanaren inguruko ikusle kluba. Eskoriatzako kultur etxean, urriaren 23an, 18:00etan. Eta Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi antzezlana Zaldibar aretoan, 19:00etan, Udalak antolatuta.

Antzuola

Erre lanaren ikusle kluba. Olaran etxean, urriaren 28an, 18:00etan. Erre antzezlana Torresoroan, 19:00etan.

Lakoste ikusle kluba. Olaran etxean, azaroaren 11n, 18:00etan. Eta Lakoste antzezlana Torresoroan, 19:00etan.

Eneritz Artetxe eta Iñaki Ziarrusta, bestetik, Zergatik antzerki talde bat herrian? mahai-inguruan izango dira. Olaran etxean, azaroaren 15ean, 18:30etan.

Gazte-txokoak, ostera, gazteentzako kale antzerki tailerra antolatu du; azaroaren 26an, 17:00etatik 20:00etara, izango da. Ostean, erakustaldia egingo dute herriko kaleetan zehar.

Aramaio

Hasiberrientzako hiru saio egingo dituzte Aramaion: azaroaren 5ean, 12an eta 19an, 10:00etatik 14:00etara. 

Oñati

Alaine Agirre Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama nobelaren antzerki sormen prozesuari buruz mintzatuko da. Oñatiko zinema aretoan izango da, azaroaren 8an, 18:00etan, Irazan guneak antolatuta.

Azaroaren 19an, ostera, kale ekimena egongo da Irazan eguna ospatzeko.

Informazio gehiago gura duenak DAPen webgunean izango du edota haien sare sozialetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak