Mugikorrean eta sare sozialetan euskarazko eduki gutxi kontsumitzen den ideiarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hi Gazte! dinamika jarri zuen martxan pasa den urtean, gazteen aisialdian euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin. Horretarako, Gipuzkoako sare desberdinetako ikastetxeak hartu dute parte.
Lehenengo etapako azken aurkezpen saioan, Oñatiko institutuak eta Bergarako Aranzadi ikastolak hartu dute parte. Dinamikak arrakasta izan du bertaratu direnen artean.
Ondo pasatzeaz gain, ikus-entzunezkoak sortzeko hainbat klabe eman dizkiete Iratxe Agilerak, Kai Nakai-k, eta Julen Portillok; euskal eduki sortzaile gazteak izan dituzte hala erreferente.