Lan esparrua euskalduntzeko helburuarekin sortu zen 1997an Emun kooperatiba. Ordutik, 25 urte pasa dira. Emun sendotu egin da, eta zerbitzuak dibertsifikatu ditu gizarteak dituen erronka berriei erantzuna emateko. Bihar egun seinalatua izango da Emuneko kide guztiendako. Urteurreneko ekitaldi nagusia egingo dute, eta baita ere, jardunaldi berezi bat Zalantzari leiho bat lelopean. Emuneko koordinazio taldeko kide da Ainhoa Balda.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.