Badator Euskaraldia. Zazpi aste besterik ez dira falta; izan ere, azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da hirugarren edizioa. Maiatzetik dago zabalik entitateek izena emateko aukera, eta aurreko barikutik norbanakoek ere badute aukera hori. Debagoieneko herrietan martxan dira Euskaraldia batzordeak. Lanean aritu dira aurreko hilabeteetan. Sukalde lanetan, esan daiteke. Hemendik aurrera baina, areagotu egingo dira kanpora begirako ekintzak. Andrea Gonzalez Euskaraldia dinamizatzailea da Bergaran, eta Ainhoa Sanchez Aretxabaletan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.