Joko polita erakutsi dute bi taldeek Ibarrako berdegunean, eta jokoari golek egin diote lagun. Aurrenekoa neurketako 21. minutuan iritsi da, Urretaren eskutik. Atsedenaldi aurretxoan, baina, Larrañagak berdindu du partidua, eta arauzko denbora beteta zela Zuazuak sartu du etxekoen bigarrena, lehen zatiak berdinketarekin amaitu behar zuela zirudienean. Aipagarria da Aretxabaletaren lehen bi golak erdiko atzelari biek egin dituztela.
Hirugarrena, berriz, bigarren zatian zelairatu den Armendiak edin du, 68. minutuan, eta bederatzi geroago iritsi da azken 3 eta 2koa, Arriolaren eskutik. Estrategia jokaldiek berebiziko garrantzia izan dute gaurko neurketan, hala iritsi dira-eta gol gehienak.
Beste ordu laurden izan du Bergarak berdinketa egin eta sikiera puntu bat urratzen saiatzeko, eta, saiatu saiatu arren, ez dute lortu mahoneroek. Denboraldiko lehen garaipena Aretxabaletarentzat, eta zain jarraitu beharko dute bergararrek.