Zazpi trikitilari eta pandero-jolek –tartean hiru arrasatear– osatzen duten Neomak taldeak eguenean argitaratu eta atzo Errenteriako Atlantikaldia jaialdian aurkeztu zuen estreinako diskoa Errekan Gora jaialdian ere zuzenean entzuteko aukera izango da. "Zazpi kantu ditu apirilean Haritz Harreguyren Usurbilgo Higain estudioan grabatu genuen bildumak. Oraingoz, kontzertuetan izango da eskuragarri eta Eskoriatzara ere eramango ditugu ale batzuk. Laster dendetan ere izango da. Gogotsu gaude Eskoriatzako biharko emanaldirako", dio taldeko kide Leire Etxezarreta.
Emakume musikari asko
Aurreko aldietan moduan, askotariko formatu eta estiloekin osatu dute egitaraua. "Esparru asko ukitu barik geratu diren arren, publiko zabalarentzako ahalik eta eskaintza oparoena egiten saiatu gara. Hori horrela, rockzale zaharrek osatutako Anari eta The Riff Truckers eta rock arloan hori ere baina proposamen modernoagoa den Liher laukotea izango ditugu, batetik, eta, eskualdeko musikariei tokia eginez, jazz doinuei eta pandero eta trikiti doinuei ere tokia egin diegu. Sumatu izan dugun hutsunea betetzeko asmoz, foodtruck bat ere izango oraingoan", azaldu dute antolatzaileek.
Egitaraua
-
Irailak 16, egubakoitza
-
22:30 Liher, plazan.
-
- Irailak 17, zapatua
- 13:00 Anari, plazan
-
19:30 Kinbonbo Brass
- Irailak 18, domeka
- 13:00 Erromintxelak, Gernika plazan.
- 19:30 The Riff Truckers, kontzertuak doan dira