ALBISTEAK

Tximino-baztangaren hedapena dela-eta osasun egoera larria indarrean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko uztailaren 28a

Tximino-baztanga zabaltzen ari dela-eta osasun larrialdia ezarri zuen uztailaren 23an OMEk, Osasunaren Mundu Erakundeak, 75 herrialdetan 16.000 kasu baino gehiago antzeman ondoren, horietatik 12.000, Europan.

EHUko mikrobiologo Miren Basarasen esanetan, ez da gaixotasun larria, baina bai kontrolatu beharrekoa, eta sintoma nagusiak larru azalekoak direla gaineratu du. Kutsatutako pertsonen gehiengoa gizonezkoekin sexu harremanak dituzten gizonezkoak dira, baina emakumeek ere badute kutsatzeko arriskua. Sintomak dituztenei lehenbailehen euren medikuei jakinarazteko aholkatu du EHUko mikrobiologoak eta gaineratu du, hedapena mozteko, ezinbestekoa dela erakundeek gizarteari mezu garbiak ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak