Lanak, bailarako hiru futbol zelaitan

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko uzt. 14a, 15:35

Oñatiko, Bergarako eta Aretxabaletako futbol zelaietan lanetan ariko dira uda honetan. Azkoagainen eta Ibarran zelai artifizial berria jarriko dute, eta belar naturala kendu eta artifiziala jarriko Agorrosinen.

Oñatin belar artifizialeko zelaia ebaki dute dagoeneko, eta datozen egunetan erretiratuko dute. Zenbait puntutan ura xurgatzeko arazoak antzemanak dituzte, eta zentzu horretan ekintzaren bat egin beharko dute agian.

Lan gehiago ere egingo dituzte, baina nagusia belar artifizial berria ipintzea izango da. Hamar urteko biziraupena izan ohi dute zelaiok, eta hamalau ditu Azkoagainekoak. 

Lanak irail hasierarako amaituta egotea da asmoa. Denboraldiaurreko entrenamenduak Larrañan egingo dituzte beheko taldeek, eta talde nagusiek Antzuolan eta Legazpin egitea da asmoa. Lagunartekoak ere etxetik kanpo jokatu beharko dituzte, eta denboraldia hasterako lanak amaituta egotea litekeena izan arren, irailaren 25era arteko jardunaldiak etxetik kanpo jokatzea eskatu dio Aloña Mendik federazioari.

Agorrosin

Bergaran aurreko astean hasi ziren Agorrosingo lanak. Lehen fase batean, belar naturala kendu eta artifiziala jartzea izango da egiteko nagusia, eta hondeamakina lanean ari da egunotan. Lanak urrian amaitzea da aurreikuspena: talde nagusiek, beraz, denboraldi berriko lehen partiduak Ipintzan edo inguruko zelairen batean jokatu beharko dituzte, Ipintzako neurriak ez baitira egokienak.

Ibarra

Eta Aretxabaletak ere zelai berriarekin jokatuko ditu datorren denboraldiko partiduak. Bihar dira zaharra kentzen hastekoak, eta hurrengo astean ekingo diote berria jartzeari. Lanak lau aste eta erdian bukatzea aurreikusi dute, eta denboraldi berrirako futbol zelaia gertu izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak