"Ongi etorri baserrira!" ekimenaren barruan bailarako bi baserrik ateak zabaldu dituzte aste buruan, Antzuolako Lamariano azpikoak eta Aretxabaletako Areantza Etxebarrik. Euren jarduna kontsumitzaileei erakustea izan da asmoa. Zazpigarren aldia da Enbak ekimen hau antolatzen duena. Oraingoan, Gipuzkoako eta bizkaiko 30 baserrik parte hartu dute ekimenean. Kaletarrek aukera ezin hobea izan dute elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.