Jaietan murgildu dira asteburuan Triana, Aldaiegia eta Santa Teresa eta Doneztebe Portuko auzoak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uzt. 11a, 14:54

Murrizketarik gabe eta giro onean. Horrela bizi izan dituzte bailarako hainbat auzotan jaiak aspaldiko partez.

Oñatiko Trianan, astotrastok ekarri zuen alaitasuna. Adin guztietako jendearendako ekintzak antolatu zituzten; eta, beti bezala, umeak eta gaztetxoak gustura ibili ziren txorimaloen eta erraldoien aurrean korrika.

Urte luzeetako ohitura duen kafe ilintia ere egin zuten auzoko emakumeek zapatu arratsaldean. Lapikoan egindako kafeari sutan egondako egur zati bat sartzen diote, eta horrek gustu berezia ematen dio kafeari.

Bergarako Aldaiegian pinua

Bergarako Aldaiegia auzoan, San Kristobal eguna ospatu zuten atzo, uztailak 10. Ohiturari jarraituz autoak bedeinkatu zituzten ermitaren aurrealdean. Jende asko erakartzen duen ekitaldia izan ohi da, baita aurten ere.

Egubakoitzean 22 metroko pinua altxatu zuten, eta lehenengo ahaleginean jausi egin zen arren, zutik eta polit egon da asteburu guztian ermitaren aurrealdean.

Arrasaten parrillada

Arrasateko Santa Teresa eta Doneztebe Portuko auzuneetan ere jaiak izan dituzte. Parrillada egin zuten zapatuan eta baita bingoa ere. Irabazleei meloi bat eta sandia bat oparitu zizkieten, eta auzoko Xalo ile-apaindegiak hainbat zerbitzu zozkatu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak