Jose Ramon Vitoriak bi kanta sortu ditu bailarako bi kluben 50. urteurrena ospatzeko

Maider Arregi 2022ko eka. 10a, 18:00

Bailarako bi elkartek, Arrolak eta ART-ek,  50. urteurrena ospatzen dihardute. Jose Ramon Vitoria musikari, irakasle eta konposatzaileak kanta bana sortu die horien izaera, balioak eta oroimenak denboran iraun dezan.

Jose Ramon Vitoriak kanta bana konposatu die Antzuolako Arrola Mendizale taldeari eta Arrasate Rugby Taldeari. Arrolaren kantua bihar estreinatuko du herriko txistulari bandak Torresoroako omenaldi ekitaldian 18:30ean. Eta ART-en kantua, berriz, sanjoan eguneko kontzertuan Arrasate Musikaleko Bandako kideen eskutik aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak