Ikus-entzunezkoen Legea onartu berri du Espainiako Kongresuak. Hizkuntza gutxituen eskubideen aldeko eragileak kezkatuta agertu dira. Salatu dute lege horrek ikusezin bihurtzen dituela hizkuntza gutxituak, eta ez duela hizkuntza berdintasuna bermatzen. Bozketa egunean hainbatek elkarretaratzea egin zuten Kongresuaren aurrean. Eragile horien artean zen Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao. Euskalgintzako eragileek lanean jarraituko dutela ziurtatu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.