Lanen aurrekontua 1.453.071 eurokoa da. Udazkenean hasiko dira obrak, bost hilabeteko epearekin. Azken hilabeteetan, hiru lerradura sortu dira euriteen ondorioz, eta horien euste lanak egingo dituztela adierazi du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako diputatuak. Ondoren, errepidea asfaltatuko dutela aurreratu du. Eskoriatzako eta Leintz-Gatzagako udal ordezkariak pozik agertu dira, bi herrietan egingo diren beste hobekuntza batzuk jakinarazi dituelako Oiarbidek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.