Toscanan eta Erroman izan dira, eta Ristorazione Bellezza eta Terra e Città jardunaldietan izan dira, besteak beste. Qualita & Servizi enpresa publikoa edo Orto Mangione kooperatiba ere bertatik bertara ezagutu dituzte. Bertakoa eta garaikoa den janaria eskatzen dute eskola-jangeletarako. Eredu interesgarriak ikusi dituztela azaldu du Narbaizak eta borondate politikoarekin eredu aldaketa posible dela esan du.