Behargin bat erori da etxe bateko fatxadatik Aramaion

Jon Irizar Aranguren 2022ko mai. 11a, 12:02

Goizeko 11:15ak inguruan gertatu da ezbeharra: behargin bat etxe bateko fatxadatik erori da Aramaioko Nardeaga kalean. Segurtasun Sailak Goienari jakinarazi dionez, larrialdi zerbitzuak lekuan bertan artatu dute ia ordubetez langilea, eta Gasteizeko Santiago Ospitalera eraman dute ostean.

Aramaioko Nardeaga kalean lan-istripu bat gertatu da gaur goizean. Goizeko 11:15ak inguruan, etxe bateko fatxadan lanean zebilen behargin bat erori da. Segurtasun Sailak Goienari jakinarazi dionez, bi anbulantzia bertaratu dira, eta larrialdi zerbitzuak lekuan bertan aritu dira zaurituta zegoen behargina artatzen ia ordubetez. Osasun egoera egonkortzea lortu dutenean, Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

Albistea jaso ahalaz bat bertaratu dira Goienako langileak gertaeraren tokira, eta jakin dutenez, gizonezko oñatiar bat da zauritua. Lekukoen esanetan, eskailera batera igota bigarren pisu batean lanean ari zela erori da. Larri dago behargina, buruan kolpe handia hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak