Emmanuel Macron egungo presidenteak, Marine Le Pen ultraeskuindarrak baino emaitza hobeak lortuta beste bost urte karguan emateko aukera izango du. Macronek botoen %58,55 eskuratu ditu; Le Pen-ek, berriz, %41,45. Garaipen argia izan da, baina 2017ko hauteskundeetako bigarren itzulian baino tarte txikiagoarekin. Ipar Euskal Herrian ere Macron nagusitu da, eta estatu mailan baino alde zabalagoarekin.
Eta beste protagonistetako bat abstentzioa izan da; nabarmen egin du gora horrek eta %28koa izan da. Azken 53 urteotako handiena.
Hainbat debagoiendar bizi dira Frantzian eta horietako bat da Andoni Izagirre arrasatearra. Marseillatik gertu dagoen Aix-en-Provence hirian bizi da eta hauteskundeek emandakoaren gaineko balorazioa egin du.