Ez da erraza, baina tabakoa erretzeari uztea posible da. Apirilaren 27an helburu hori dutenendako talde terapia berria abiatuko dute Bergarako osasun zentroan. Urtean bizpahiru aldiz egiten dituzte halako dinamikak bai Bergaran bai Debagoieneko gaineko zentroetan. Ordu eta erdiko bost saio izaten dira, eta erizain baten gidaritzapean prozesuan lagungarriak diren hainbat gakoak jasotzen dituzte parte hartzaileek. Jose Ramon Bardeci erizainak hainbat urte daramatza halako talde dinamikak gidatzen. Jakinarazi du zabalik dela izen-ematea Bergarako osasun zentroan. Doan da eta saioak amaitutakoan laguntza eskatzen duten parte-hartzaileei jarraipena ere egiten diete.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.