Ohorezko Erregional Mailako derbia jokatu zuten Leintz Arizmendik eta Bergarak zapatu goizean. Derbiek bere duten gisa, ez zen neurketa erakargarria izan; ez, behintzat, joko ona ikustera hurbildu ziren zaletuentzat. Golek eman zioten bizitasuna neurketari. Mahoneroak aurreratu ziren markagailuan, eta etxekoek markagailua irauli arren, puntu banaketa izan zen Ibarran (2-2).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.