Kepa Altube: "Lanbide Heziketak ematen du titulazio bat lan egiteko, eta ematen du aukera, baita ere, ikasten jarraitzeko"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko api. 5a, 12:26

Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka, Goiaz azoka, bihar eta etzi egingo dute Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Lanbide Heziketako zazpi ikastetxe daude Debagoienean, eta 1.600 ikasletik gora ari dira bertan ikasten. Zer ikasi aukeratzeko unean dauden gazteendako garrantzitsua da informazioa lehen eskutik jasotzea. Orientazio bila dabiltzan guztiek horretarako aukera izango dute azokan. Ikaslan Gipuzkoako kudeatzaile Kepa Altunak hainbat gomendio eman ditu.

Arizmendi ikastola, Aretxabaletako Lanbide Eskola, Mariaren Lagundia ikastola, Miguel Altuna Lanbide Heziketa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Oñatiko BHI (Larraña) eta Oñati Gestio Heziketa dira Lanbide Heziketa eskaintzen dute Debagoieneko zazpi ikastetxeak. Goiaz azokan izango dira guztiak. Gero, ate irekiak ere egingo dituzte denek.

Sare publikoko ikastetxeak batzen dituen Ikaslan Gipuzkoako koordinatzaile Kepa Altubek azaldu du garrantzitsua dela erabakia hartu aurretik ondo informatzea. Berebiziko garrantzia ematen dio, baita ere, ikastetxeak bisitatzeari.

Gurasoendako solasaldi bat eta enpresendako hitzaldi bat ere izango dira azokan. Hain zuzen ere Altubek egingo du enpresei zuzendutako hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak