Irakurketa prozesua errotik aldatu beharra dagoela dio Aurrek. "Aldatzen ez den bitartean, irakurketa akats handia izango dugu. Garrantzitsua da irakurtzeko gaitasunean umeak atzera ez gelditzea. Horrek sekulako eragina du maila emozionalean, norberaren gaitasunen sinesmenean, edukien ulermenean, ikasketa prozesuetan...". Gaur egungo gizartean irakurmena ez dela lehentasuna dio, ez gizartean ez hezkuntza sisteman. "8-11 etapan ikaragarrizko neurketak egiten dira eta gurasoei umeen irakurketa gaitasunari buruzko informazio ugari ematen zaie (...) Gero, 12 urtetik aurrera ez da inor arduratzen ikasleen irakurketa mailaz. Hori ezin daiteke horrela izan. Irakurketak, beste gauza askok moduan, jarraituzko prestaketa bat behar du".
Zailtasun horiek eta bertatik etorritako arazoek eragin ikaragarria dute familietan. "Erantzuna ezin daiteke izan gehiago irakurri. Metodologia bera bada geldoa eta zaharkitua, aldatu egin behar da, eta badaude teknikak irakurketan trebatzeko".