HARMAILATIK

Mikel Arrasate ondarroarra izan zen azkarrena Uzarragan

Jon Irizar Aranguren 2022ko martxoaren 29a

Afizionatu mailako Gorlako Igoeraren bezperan, gazte mailako Uzarragako Igoera jokatu zen Antzuolan. Zubillaga eta Osintxu artean joan-etorrika 68 kilometro osatu arren, bi kilometroko malda gogorrean erabaki zen lasterketa. Ahalegindu zen Unax Errasti antzuolarra errepide bazterrak bete zituzten herrikideei garaipena eskaintzen –7. izan zen helmugan–, baina Ondarroara joan zen irabazlearen garaikurra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak