Arrasateko Alderdi Sozialistak Eusko Jaurlaritzaren enplegu sustapeneko programak sakonago ezagutzeko bilera egin du Alfonso Gurpegi Enplegu eta Gizarteratze sailburuordearekin. Pandemiaren ondorioei aurre egiteko Europar Batasunetik jasotako funtsak aprobetxatuta, enplegua sortu eta mantentzeko deialdi batzuk jarri ditu martxan Jaurlaritzak. Horiei buruzko informazioa herritarren eskura jarri eta Udalarekin kontrastatzea da asmoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.