Mondragon Unibertsitateak gonbidatuta Debagoienean dira egunotan nazioartetik iritsitako zazpi ikasle. Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean unibertsitate masterreko ikasleak dira. Jasotako formakuntza osagarri hamar eguneko egonaldi bat egiten ari dira Euskal Herrian euskal kooperatibismoa gertutik ezagutzeko. Dozena bat euskal kooperatiba bisitatuko dituzte, tartean izan da Goiena. Masterreko koordinatzailea da Leire Uriarte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.