Uemako udalerrietan euskararen erabilerak bere horretan jarraitzen du; %60 pasatxo, 2017an egindako neurketaren emaitza bera jaso dute.
Euskararen erabilerak, ordea, hiru puntu egin ditu behera arnasguneetan –euskararen ezagutza %80tik gorakoa den eremuetan–. Aldiz, ezagutza txikiagoa den eremuetan apur bat gora egin du erabilerak
Emaitzen irakurketa egin du Uemako Gari Goikoetxeak.