HEMEN DEBAGOIENA

Johana Olabarria: "Gizarteak bizi duen shock egoera, eta hortik atera diren hainbat hausnarketa ikus daitezke Laburbiran"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko martxoaren 18a

Otsailaren 25etik martxan da euskarazko film laburren zirkuitua, Laburbira. Bederatzi lanek osatzen dute bilduma eta tartean dira Iban del Campo arrasatearraren Serendipia zein Aitor Alberdi bergararraren Turnoka. Laburbira egunotan helduko da Debagoienera. Domekan izango da emanaldia Aramaion, martitzenean Arrasaten eta eguaztenean Bergaran. Del Campo eta Alberdi nor bere herriko emanaldietan izango dira. Xehetasunak gehiago eman ditu Laburbira antolatzen duen Euskaltzaleen Topaguneko Johana Olabarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak