Ukrainan gertatzen ari dena ulertu eta bertako herritarrak laguntzeko hainbat ekimen bailaran

Jone Olabarria 2022ko mar. 15a, 09:25

Ukrainar herriari laguntzeko bai, baina baita bertan gertatzen dena ulertzeko, hainbat ekimen egin dituzte asteburuan zehar Debagoienean.

Aste osoan zehar Ukrainara bidaltzeko materiala batu ostean, ostiralerako zuten kamioia kargatzeko deialdia eginda. Herritarren partetik jasotako erantzuna "itzela" izan zela aitortu zuten. Hilabeteroko bigarren zapatuetan egin ohi duten bezala, azoka txikia egin zuten Hotz Oñatikoek zapatuan. Oraingoan, Ukrainara bideratuko dute jaso duten dirua, 1.500 euro inguru.

Domekan 'Donbass, gerra Europaren bihotzean' dokumentaletik abiatuta, hitzaldia eskaini du Ibai Trebiñok Arrasateko gaztetxean. 2014an piztu zen gerra Donbass eskualdean eta haren nondik norakoak kontatzen ditu  Trebiñoren eta Mikel Arregiren dokumentalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak