Energia eta lehengaien garestitzea bailarako enpresengan hasia da eragina izaten

Maider Arregi 2022ko mar. 11a, 15:00

Energia, hornidura eta lehengaien garestitzea euskal enpresengan hasia da eragina izaten. Hala, igoerak, Oñatiko Autlan enpresaren kasuan, esaterako, ekoizpen kostuaren garestitzea ekarri du, gasaren eta elektrizitatearen igoerarekin lotua baitago.

Igoera honen aurrean neurriak hartzera behartuta daude, eta horren erraza ez den arren, ordu jakin batzuetan zenbait makina gelditzen hasiak dira. Autlan enpresako zuzendari nagusi Sergio Romerok aitortu du argindarraren faktura sei bider handiagoa dela orain. 100.000 euro ordaintzetik hilean 600.000 euro ordaintzera iritsi dira.

Gainera, azken produktuaren prezioak igo behar izan dituzte. Manganesoa dute lehengai eta pila alkalinoa ekoizten dute. Manganesoaz gain, zerbitzuak ere igo egin dira eta horrek ere produktuaren azken prezioa garestitzea ekarri du.

Ukrainako gerraren ondorioak

Era berean, Adegik, inflazioa geratzeko, Gobernuaren esku hartzea eskatu du, eta adierazi du kostuen igoera, hornidura arazoak, logistika problemak, denak batera etorri zaizkiela Gipuzkoako enpresei, eta %62k igarri dutela jada Ukrainako gerraren ondorioak ere. Lan erreforman jasotako RED mekanismoa aktibatzeko ere eskatu du, lanaldi murrizketak egin eta modu horretan lan kontratuen behin-behinean eteteko aukera izateko.

Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, mendekotasun energetikoari aurre egiteko, berriztagarrietan eta hidrogenoaren aleko apustu sendoa egin beharra dagoela nabarmendu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak